Hizkuntzak
Bandera igoera 2025

Bandera igoerari ofizialtasuna emateko eta ekitaldi horretan emakumeen eta gure hiriko auzoen parte-hartzea bideratzeko, 1999. urteaz geroztik, zalantzarik gabe San Sebastian egunaren ekitaldi adierazgarrienean —00:00etan Konstituzio plazako Bandera igoera— hala nahi duten danborradetako ordezkariek parte hartzen dute. 1935. urteaz geroztik Bandera igotzeko ekitaldian Gaztelubide elkarteko danborradak parte hartzen duen arren, aurten, beste danborrada batzuetako 124 kidek (58 gizon eta 66 emakume) parte hartuko dute ekitaldian; formazioan gure hiriko udaletxetik hurbilduko dira eta plazan Gaztelubideren atzetik sartuko dira. Aurten, Gaztelubide Elkarteko Danbor Nagusia Gonzalo Aldanondo izango da.
Aurten ere, igoera-ekitaldian, Kresala dantza taldeak parte hartuko du danborrada doinuekin dantzatzeko koreografia espezifikoak eskainiz.