Hizkuntzak
Aske surfeatu, aske sentitu, aske disfrutatu eta gustora jardun

Sirenak erakusketarekin loturiko ekitaldia.
Emakumeak* Surflari dokumentala proiektatuko da. 2023ko Bilboko Surfilm Jaialdiaren irabazlea izan zen, publikoaren sariarekin, eta ondoren emakume surflariekin solasaldia emakume kirolari gisa bizitako esperientziak ikusarazteko.
“Ez ziren justuak gauza asko eta zerbait aldatzekotan, guk egin behar genuen". Emakumea* Surflari kirolean emakumeen diskriminazioari aurre egiteko proiektu gisa sortu zen, eta, gaur egun, askotariko emakumeen elkartea bihurtu da. Ahalduntze prozesu feministak partekatzen dituena surf, bodyboard, SUP edo skate bezalako talde jardueren bitartez. Gorputzeko praktika horien bidez emakumeen artean partekatzea, taldekatzea, gozatzea eta loturak sortzea izan dira aldaketan eragiteko gakoa.
Aurkezlea: Ana Txurruka.
Hizlaria: Marcia Velaskez.
Antolatzailea
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Gure osasuna planetaren osasunera lotuta dago Miren Basaras Ibarzabal
apirilak 29
Pentsamendua eta gogoeta