Hizkuntzak
Argizaiola Iñaki Palacios
Iragandako ekitaldia
Iñaki Palacios txistulariaren laugarren diskoa izango da Argizaiola. Udazkenean bertan argitaratzekoa da Baga-Biga disketxearekin. Zortzi pieza jasoko dituen lan berri honekin arbasoen ohiturei eta doinuei gorazarre egitea da helburua. Aintzinako soinuak oinarritzat hartuta, doinu berrien bidez omendu nahi ditu Palaciosek haiengandik jasotako heriotzaren eta iraganaren gurtzaren inguruko errituak.
Egurra eta argizaria oso inspiratzaileak izan ditu Iñaki Palaciosek diska hau sortzeko eta bilatutako hotsa topatzeko, hainbat elementu berri erabili ditu: alde batetik musikatresna primitiboak (ahuntz panderoak, danborrak edo txistua bera) eta bestetik soinu elektronikoak, beti ere gure folklorean dauden erritmoen erroak ardatz izanez. Kolaboratzaileen artean, aldamenean izan ditu, besteak beste Mikel Urdangarin edo Kalakan.
Kontzertuan Iñaki Palaciosek DAB dantza konpainiaren kolaborazioa izango du.