Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia Giza Eskubideen Zinemaldia

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

7 €

Hizkuntza: gaztelania

Bang Bang Zinema Giza Eskubideen Zinemaldia

Asín Sound, Bidebitarte eta Ados Teatroaren arteko produkzioa.

Aporofobia STOP hainbat diziplinen arteko ikuskizuna da; egoera ekonomiko ahulean edo etxegabe dauden pertsonekin zuzenean landutako sormen prozesu baten emaitza, zehazki, Paris 365 jangela solidarioaren erabiltzaileekin.

Aporofobia (grezierazko áporos – txiro eta fóbos – beldurra) Adela Cortina filosofoak txiroenganako beldurra edo arbuioa definitzeko sortutako terminoa da. Askotan, gizartearen beste gaitz batzuen jatorria ere bada: xenofobia, homofobia edo arrazakeria... Atzeraldi ekonomikoak (bizi genuena eta pandemiaren ondoren biziko duguna) agerian uzten du, inoiz baino gehiago, denok garela zaurgarriak, eta edonork bere burua kalean ikus dezakeela edozein mementotan. Eta beldur horrek, paradoxikoki, gizartean areagotu egiten du baliabiderik ez duenekiko arbuioa, aporofobia egunero gertatzen den gorroto-delitu bihurtuz, kultur sorkuntzatik borrokatzea merezi duena.

Laguntzailea

Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...