Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika XXIII. Bertso Aroa

Iragandako ekitaldia

Larratxo K.E.

Hizkuntza: euskara
90 minutu

Anonyme Popular proiektuaren irudi bat

Anonyme Popular edonor izan daiteke, eta, aldi berean, norbait da. Igor da. Inor. Bere izenean eta besteren abizenean arituz, nitasun garaikide ertzdun bat dakar hitzetara Igor Elortza bertsolariak, gutartasun lanbrotsu baten erdian.

Bere buruaz beste, besteon munduaz mintzatuz, ispilu deseroso eta maitekor baten aurrez kokatzen gaitu guztiok.

Hitzak jostari josiz jarri ditu bertsoak; noiz sakon, noiz arin.

Norbanakoaz eta jendeaz ari da, maitasunaz eta desiraz, azaletik barrura eta kanpora garenaz, gizonez eta feminismoaz, euskaldunon iragan hurbilaz eta orainaldi urrunaz, eguneroko nahi eta ezinez.

Garaiaz eta giroaz.

Buruz beste bihotzez.

Bertsoen hitzaren eta ahotsaren jarrera bereizgarri berekoak dira Rafa Ruedarekin landu dituen doinuak eta soinuak ere. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak… Bertso-kantaro aurkituko da sorpresaz entzulea, aldiro, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetik hurbiltzeko.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...