Hizkuntzak
Egutegi batean kabitzen dena Ameli ipuin kontalaria
Haurrak
Euskararen Nazioarteko Eguna
Ipuin kontaketa musikatua.
Ameliren herrian ba omen zegoen kontalari bat, egunero egunero, klaseak amaitzean, eskolako patioan egoten zena umeen zain, hango eta hemengo istorioak kontatzeko. Zenbat ipuin zekizkien galdetzen zieten haiek, eta kontalariak urteko egun bakoitzeko bat gutxienez bazekiela erantzuten zien. Amelik denak ez ditu oroitzen, baina bihotzean gelditu zitzaizkion batzuk; eta orain elkarbanatu nahi ditu; bihotza bete ipuin ibiltzeko egutegiaren egunetan barrena.
Adina: 0-9 urte
Oharra
0-5 urte bitarteko haurrak heldu batekin. Gonbidapenen banaketa egunean bertan 16:30etatik aurrera.