Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Haur antzerkia

Iragandako ekitaldia

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

5 €

Hizkuntza: euskara

Ama Lurra

Ama Lurra aktore eta txotxongiloekin antzeztutako ikuskizun bat da, haurrek ulertzeko moduan azaltzen duena Lurrean bizia nola agertu zen. Beñatek bost urte ditu, eta erantzunik gabeko galdera pila bat dauzka, hala nola: “Nondik atera ziren ilargia, eguzkia, izarrak eta Lurra planeta?”, “Zergatik hil ziren dinosauro guztiak?” edo “Amaren sabelean egon aurretik, non nengoen ni?”.

Gau batez, loak hartu ondoren, pertsonaia oso berezi batzuk sartzen dira Beñaten gelan. Zirt eta zart, zirkuaren karpa altxatzen dute eta, zirku-ikuskizunak baliatuz, bizia Lurrean nola sortu zen azaltzen diote Beñati, Big Bang eztanda handitik hasi, eta gizakiaren agerpenera arte.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...