Hizkuntzak
Almazenean Iker Galartza, Zuhaitz Gurrutxaga
Uztailaren 17ko oharra:
Emanaldi guztiak bertan behera geratu dira.
Sarreren dirua sarrera erosteko erabilitako bide beretik bueltatuko da.
Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama... Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.
David Desola idazle kataluniarraren komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen 2003an.
Aktoreak: Zuhaitz Gurrutxaga, Iker Galartza. Egilea: David Desola. Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi.