Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Haur antzerkia

2024 abenduak 15 • 18:00

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

5 €

Hizkuntza: euskara
55 minutu

Ali Baba eta 40 lapurrak

Ali Baba Persiako egur biltzaile txiroa da. Egurra biltzen basoan dabilen batean, 40 lapur ikusiko ditu mendian dagoen harkaitz erraldoi baten aurrean. Lapurren buruzagiak “ireki zaitez sesamo” esatearekin bat kobazuloa ireki egingo da. 40 lapurrak bertan sartu, ostutako urre zakuak barruan utzi eta alde egindakoan, harkaitzaren aurrean jarri eta buruzagiaren hitzak errepikatuko ditu Ali Babak: “ireki zaitez sesamo”.

Urrezko txanponez betetako ehunka zaku daude kobazuloan, baina zuhurtziaz jokatu, eta zaku gutxi batzuk hartzea erabakiko du, lapurrek ez dezaten antzeman norbaitek kobazuloko sekretua deskubritu duela. Etxera iritsi eta zoriontsu bizitzeko moduan izango dira emaztea eta bera hortik aurrera. Baina Ali Babaren anaiak, Kassimek, sekretua jakingo du. Eta anaiari ezer esan gabe kobazuloan sartu eta 40 lapurren zaku guztiak lapurtzen saiatuko da. Kassim harrapatu egingo dute, ordea. Eta hortik aurrera, 40 lapurrak kobazuloko sekretua nork deskubritu duen atzematen saiatuko dira. Ali Babak, bere emazte eta lagunekin batera, lapurren atzaparretatik ihes egitea izango du helburu.

Testuaren egokitzapena: Nagore Aranburu, Asier Sota eta Julen Vega.

Interpreteak: Anartz Zuazua, Asier Sota eta Julen Vega.

Adina: +5 urte.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...