Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Jazzaldia

Iragandako ekitaldia

Kutxa Fundazioa Kluba (Tabakalera)

5 € / 3 € (aldez aurretik)

Alejandra Artiel Trio Jazzaldia

Alejandra Artiel (tronpeta, fliskornoa), Nacho Soto (pianoa, teklatuak, elektronikoa), Martin Irigoras (bateria)

Alejandra Artiel Trio 2023aren amaieran sortu zen Musikenetik (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia). Gehienbat, Alejandra Artiel tronpetistak sortu eta taldeko kide guztiek moldatutako musika originala ardatz duen proiektua da.

Taldeko kideak era askotako musikaz elikatzen dira, eta hori nabaria da bere musikak jasotzen dituen eraginetan: klasikoa, flamenkoa, elektronikoa, esperimentala, giro-musika eta, batez ere, Jazz garaikidea. Klasikoaren eta Jazzaren oinarri sendoa darion musika, eta, aldi berean, askea, esperimentala eta melodikoa.

2024an talde hautatuetako bat izan zen Jazzon Aretoak sustatzen duen IMPULSO egoitza artistikorako, eta 2025ean lehen diskoa grabatzea du helburu.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...