Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Barne Begiradak

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: euskara

emakumeen argazkia fabrika batean

Ainarak proiektuaren aurkezpena. Proiektu honetan azaltzen da Nafarroako eta Aragoiko Pirinioetako emakume gazteek, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendean, Maulera, Iparraldera egiten zuten bidaia, abarketa-fabriketan lan egiteko.

Parte hartuko dute:

Gotzon Perez Artutx: Erronkaribarko ikerlaria eta Bidankozarte ekimenaren kudeatzailea. Maulerako bidaiaren zergatiez arituko da (euskaraz).

Antonio Jesus Gorria Anso: Zaragozako Unibertsitateko irakasle erretiratua. Emakume haien bizimodua, lana eta lantegien egoera azalduko ditu (gaztelaniaz).

Ritxi Lizartza: Ainarak.com-en egilea. Webdok honetan jasota dauden ikerketa eta baliabidideak erakutsiko dizkigu (euskaraz) 

Barne Begiradak saileko ekintzak erakusketa iraunkorrean sakontzeko jarduerak dira. Oraingo honetan, Ainarak lanak Industrializazio atalera eramaten gaitu; bertan ikus daiteke artisautzatik makinekin lan egitera doan prozesua. Erakusketan, abarketa edo espartinak ere ikusgai daude.

Antolatzailea

Maluta Films, San Telmo Museoa

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...