Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

28 € / 24 € / 20 €

Hizkuntza: gaztelania

Aiguantulivinamérica 3 ikuskizuneko kartela

Abonamendua

Goyo Jiménezen bi ikuskizun desberdinetarako sarrerak erosteagatik %10eko deskontua egingo da, %20ekoa hiru ikuskizunetarako sarrerak erosterakoan. Deskontuak ez dira bateragarriak.

"Lagunak... amets bat dut.

Nik amets bat dut, izan ere bart asko afaldu nuen, eta gero, noski, ohean bueltaka ibili nintzen urdaileko pisuagatik eta errefluxuagatik, eta gainera burko egokirik ez neukan eta... Baina hau ez da horrelakoak kontatzeko unea eta, gainera, haria galtzen ari naiz.

Nik amets bat dut, egunen batean gure bizitzak amerikarrenak bezain zirraragarriak, glamurosoak eta sakonak izatea, eta, egun hori iristen den bitartean, gure ezberdintasun eta antzekotasunen lepotik elkarrekin barrez lehertzen jarraitu ahal izatea behar bezala prestatutako antzoki, auditorium eta balio anitzeko aretoetan.

Nik amets bat dut, Aiguantulivinamérica 1 eta Aiguantulivinamérica 2rekin akiduraraino barre eragin badizuet ere, orain zuen barne-organoak txikitu ahal izatea Aiguantulivinamérica 3rekin sortzen dizkizuedan barre algarekin, eta, gainera, diru kopuru lotsagabeak biltzen jarraitu ahal izatea, sari gisa.

Nik amets bat dut, unean uneko zailtasun eta frustrazio guztiak gorabehera, elkarrekin barre egiten jarraitu ahal izatea, estasia lortu arte, trilogia amerikar honen amaierarekin.

Zuekin guztiekin, Aiguantulivinamérica 3".

Informazio gehiago: Goyo Jiménez

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...