Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia Heriotza, duin eta ilustratua

Iragandako ekitaldia

Okendo K.E.

Hizkuntza: euskara

Doan aretoa bete arte

Maite eta Mauren irudia

Heriotza, duin eta ilustratua erakusketarekin loturiko ekitaldia.

Aspaldi ez dela, gizonek eta emakumeek bizitza bezainbeste ospatzen zuten heriotza. Bizitza hiltzeko prestakuntza bat zen, eta bizitza duin batek heriotza duina ziurtatzen zuen.

Agur, agur eta agur titulupeko saio honetan, heriotza da abiapuntua eta ez amaiera. Aukeraturiko ipuin, elezahar, edo istorio hauen protagonistak kinka larrian aurkitzen dira eta haien ahots eta esperientziak kontatu nahi ditugu hitzaren eta musikaren laguntzarekin.

Bizitza-heriotza den bidaia hau hobeto ulertzeko, guretzat inspiratzaileak izan diren kontakizunak elkarbanatu nahi ditugu.

Gustatzen bazaizu... Agur, agur eta agur!

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...