Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Gure gizartearen erronkak: mahai-ingurua

2022 irailak 15 • 19:00

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Doan aretoa bete arte

Cristina Mongeren irudi bat

Modaren jasangarritasunaren inguruko solasaldia.

Parte hartuko dute:

Cristina Monge, analista politikoa, trantsizio ekologikorako gobernantza-ikertzailea
Mikel Feijoo, jasangarritasun eredu den Skunfunk-eko zuzendaria
Gemma Gómez, Slow Fashion Next-eko sortzailea, irakaslea eta aholkularia

Munduan 80.000 milioi jantzi fabrikatzen dira urtean, edozein behatzaile eskandalizatzen duen baliabide kontsumoa. Galtza bakeroak egiteko, adibidez, 7500 litro ur behar dira, pertsona batek zazpi urtean kontsumitzen duen ur kopuruaren baliokidea; eta 2700 litro behar dira kotoizko kamiseta bat ekoizteko, pertsona batek 900 egunetan edango lukeen kopurua, hain justu.

Ez da ura bakarrik: tinduek, ehunek, ekoizpenak eta garraioak xahutze-kate bat sortzen dute, nagusi den ereduaren barruan ugaltzen dena, “Fast fashion” izenekoa, moda-industriaren zati batek arropak azkar, kantitate handitan eta prezio oso txikian sortzeko egiten duen apustua izanik, eta, kasu askotan, garapen-bidean dauden herrialdeetako langileak dituzte, lan baldintza eskasetan.

Zentzugabekeria horren aurrean, gero eta enpresa, diseinatzaile, ekoizle eta ikertzaile gehiago ari dira sortzen, gure armairuetan dagoen eredua aldatzeko eta jasangarriagoa den zerbaitera hurbiltzeko lanean. Ezagutzen al ditugu? Ba al dakigu zer ekarpen egiten duten? Beharbada, dirudiena baino hurbilago daude....

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...