Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

90 minutu

© André Boto

André Boto argazkilari portugaldarra izan da Nazioarteko Gipuzkoa Trofeoaren 50.edizioaren irabazlea The false illusion argazkiarekin. 38 herrialde desberdinetako 242 argazkilarik parte hartu dute 2022ko lehiaketan eta 2.561 lanen artean egin behar izan dute aukeraketa Mamen Marí, Manu Barreiro eta Isabel Díez epaimahaikideek.

Sari banaketan Nestor Basterretxeak sortutako Gipuzkoa garaikurra jasoko du André Botok.

Rocaverde markesa saria ere banatuko zaio Imanol Zubiaurre argazkilari beasaindarrari, euskal egilerik onenaren saria, alegia.

Otsailaren 3tik 23ra Gipuzkoako argazkilari elkartearen egoitzan ikusgai izango dira saritutako argazki batzuk.

 

Donostia Kulturak ez du ekitaldi hau antolatu
Donostia Kulturak ez ditu bere gain hartzen antolatzaileak iragarritako ekitaldian izan daitezkeen aldaketa edo ez-betetzeen erantzukizuna.

Antolatzailea

Gipuzkoako Argazkilari Elkartea

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...

 

Orain ez dugu ekitaldirik erakusteko, agian beste une batean