Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Bazkideen pribatutasun politika

Donostia Kultura txartela norberarena eta inori utzi ezina da.
Txartela eskatzeko ezinbestekoa da 14 urtetik gorakoa izatea.

Datu pertsonalen babesa

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedaturikoaren arabera, inprimaki honetan adierazitako datu pertsonalak Donostia Kultura E.E.P.ren (IFK: Q-2000541-i; helbide soziala: Erregina Erregeordea, 8; helbide elektronikoa: dktxrtela@donostia.eus) "Bazkideak eta Ikastaroak" izeneko fitxategian sartuko dira. Fitxategiaren helburua da Donostia Kulturak bazkideekin harremana izatea eta antolatzen diren jarduera guztiei buruzko informazioa bidaltzea. Datuak eskuratu, aldatu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak erabil ditzakezu aipatutako helbidera idazkia bidalita.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea

Interesatuak ematen dituen datuak "Liburutegi Publikoen Katalogoa" izeneko fitxategiaren barnean sartuko dira. Horren helburua da, maileguen eta liburutegien ezagutzaren kontrola izateaz gain, liburutegien etekinaren eta estatistiken adierazle gisa erabiltzea, liburutegi zerbitzuen hedapena barne. Bere erantzulea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritza da. Datuok Toki Administrazioari lagatu ahal izango zaizkio, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoa garatzen duen 11/2007ko Legeak ezarritakoari jarraituz, eta administrazio horrek bere eskumenei dagokienez datuok erabili ahal izango ditu, Datu Pertsonalen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legeari men eginez (BOE, 1999ko abenduaren 14a, 298 zk.).

Aipatutako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak edozein momentutan izango ditu datuok sartzeko, zuzentzeko, deusezteko eta aurka egiteko eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz eta helbide honetara zuzenduz: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila-Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza, Donostia-San Sebastián kalea, 1- 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, datuen kalitatearen printzipioa bermatzeko, jakinarazten zaizu, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak Donostia Kulturari Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste edozein liburutegitan egindako datu-aldaketen berri emango diola.

Donostia Kultura Harremanetarako

943 48 11 50

donostiakultura@donostia.eus