Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

XXI. Poltsiko Antzerki Jaialdia maiatzaren 17an hasiko da Donostian

 XXI. Poltsiko Antzerki Jaialdia

Asteartea, 2012(e)ko Maiatza(r)en 08-(e)an

Poltsiko Antzerki Jaialdiak bere hogeitabatgarren edizioa ospatuko du aurten, formatu txikiko proposamen zabala  aurkeztuz hiriko auzo eta gune ezberdinetan. Horrela, maiatzaren 17tik ekainaren 3ra, artista ezberdinek hamar ikuskizun aurkeztuko dituzte hogeitahiru ekitaldietan.

Jaialdiaren helburu nagusiak, euskarazko sorkuntzak bultzatu eta ohiko jarraitzaileei zein honelako antzezpen-eremuetara joateko ohiturarik ez duen publikoari barietate-antzerkia hurbiltzea da.

Esan bezala, Poltsiko Antzerkia auzo ezberdinetara (Altza, Amara, Antigua, Ategorrieta-Ulia, Egia, Gros, Intxaurrondo, Igeldo, Añorga, Martutene eta Loiola) hurbilduko da, baina hiri erdian ere izango dira saioak. Magiaz gain, musika, umorea eta antzerkia izango dira jaialdi honen osagai nagusiak; bertan gaurkotasuna eszenatokira igoko da, kritika eta hausturarekin apainduta. Finean, bizileku dugun munduari buruzko ikuspegi ezberdina emango digute tabernetako oholtzetan jardungo duten aktoreak.

Jaialdiaren informazio guztia donostiakultura.eus-en duzue.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu