Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

«Francoren bilobari gutuna» antzezlanak irabazi du XVII. Donostia Antzerki Saria

2017ko Donostia Antzerki Saria: Francoren bilobari gutuna

Osteguna, 2017(e)ko Martxoa(r)en 02-(e)an

Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, egingo da arratsaldeko 19:30ean Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta ondoren, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek elkarlanean ekoiztutako «Francoren Bilobari Gutuna» lan irabazlea eskainiko da.

Aurtengo edizioan saria 2.000 eurotan igo da. Beraz, aurtengo talde irabazleak 12.000 € eta Iñigo Manterolaren eskultura bat jasoko ditu. 10.000 € orain eskuratuko ditu eta gainerako 2.000 € jasotzeko, 2019a bukatu aurretik euskarazko antzerki lan berri bat eskaini beharko du Donostian.

Informazio gehiago: «Francoren bilobari gutuna» antzezlanak irabazi du XVII. Donostia Antzerki Saria (Donostia Euskaraz atarian).

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu