Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Artistak bilatzeko Izarrak plazara ekimenean izen emateko epea Ireki da

Asteazkena, 2017(e)ko Otsaila(r)en 15-(e)an

Izarrak Plazara 5-17 urte bitartekoei zuzendutako ekimena da, artistak bilatzeko ekimena. Musika tresnak jotzea, kantatzea, dantzatzea, antzerkia egitea, txisteak kontatzea, bertsoak kantatzea, magia egitea, zirku ikuskizunak eskaintzea... gogoko dutenek hementxe dute aukera eta martxoaren 17ra arte eman dezakete izena Olatu Talka webgunean edo Haurtxokoetan (adinaren arabera).

Programa bi kategoriatan banatuko da, adinaren arabera: 5-11 urte bitartekoak eta 12-17 urte bitartekoak. Ikuskizunak taldekakoak edo bakarkakoak izan daitezke, originalak edo moldatuak, gehienez 5 minutukoak eta euskaraz.

12-17 urteko gaztetxoek casting bat egin beharko dute, eta sei talde edo bakarlari hautatuek maiatzaren 21ean Olatu Talka Jaialdian egingo den emanaldi nagusian parte hartu ahal izango dute. Hautatuek ikuskizuna hobeto ahal izateko Ainhoa Aierbe aktoreak, Twin Melody musika taldeak eta Edu Muruamendiaraz dantzariak osatutako aditu taldearen tailerrak jasoko dituzte. Ekimenean parte hartu nahi duenak martxoaren 17ra arteko epea du eta www.olatutalka.eus webgunean dagoen inprimakia betez eman behar du izena.

5-11 urte bitartekoak ere martxoaren 17ra arteko epea dute eta izen-emateko Donostiako Udal Haurtxoetara jo behar dute. Izen ematen dutenek maiatzaren 20an Aiete Kultur Etxean egingo duten emanaldian parte hartuko dute eta aurrez antolatuko diren entseguetan parte hartu beharko dute.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu