Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Déjame que te cuente", ahozko narrazio ziklo berria Ernest Lluch-en

Déjaem que te cuente

Osteguna, 2017(e)ko Otsaila(r)en 02-(e)an

Hamar urte iraun duen Narratzaileen Txokoa programaren lekukoa hartuko du Déjame que te cuente programak, +55 zerbitzuarekin batera Ernest Lluch Kultur Etxean ahozko narrazioari buruz hilero egingo den zikloak. Bertan, diziplina honetako hainbat alderdi eta teknika landuko dira, aditu eta profesionalen eskutik: ahotsa, istorioaren egitura, sormena, eta abar.

Programa berriaren helburua prestakuntzan sakontzea da, parte-hartzaileei beren sormena eta istorioak kontatu eta entzuteko gaitasuna lantzeko tresnak eskainiz, ahozkotasunaren teknikak aurkeztuz eta bide batez beste kultura eta tradizioen ezagutza bultzatuz.

Sarrera librea da eta ez da aurretiko formakuntzarik eskatzen. Saio guztiak Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian izango dira, 18:00etatik 20:00etara.

Hau da otsaila-ekaina bitarteko programa:

Otsailak 2: Y que tenga de repente... Virginia Imaz.

Martxoak 2: Viejas costumbres, yo cuento, tú cuentas, Numancia Rojas.

Apirilak 6: Cuentacuentos como instrumento para la interculturalidad y la paz, Boni Ofogo.

Maiatzak 4: Técnica vocal, Carmen Quiñones.

Ekainak 8: Contar desde la piel, aproximación a los cuentos eróticos, Inés Bengoa.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu