Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2016ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Intxaurrondo Kultur Etxea

Astelehena, 2016(e)ko Abendua(r)en 19-(e)an

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia abenduaren 20tik urtarrilaren 8ra bitartean.

Erregistroa eta bulego orokorrak

Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia): Astelehenetik ostiralera, jaiegunak izan ezik: 9:00-13:30.

Konstituzio plaza 1eko bulegoak: Astelehenetik ostiralera, jaiegunak izan ezik: 9:00-14:00. Abenduaren 21ean bulegoak itxita egongo dira.

San Telmo Museoa eta Historiaren Etxea

Abenduaren 20tik urtarrilaren 8ra, 10:00-20:00. Abenduaren 21ean, 24an eta 31n, 10:00-14:00. Abenduaren 25ean gehi urtarrilaren 1ean eta 2an, museoa itxita egongo da. Museoa zabalik egongo da urtarrilaren 6an, betiko ordutegian: 10:00-20:00, jaiegunetan eta urtarrilaren 6an liburutegia itxita egongo da.

San Telmo Liburutegiari dagokionez, berriz, abenduaren 20tik urtarrilaren 8a arte, asteartetik ostiralera (10:00-14:00), jaiegunetan eta abenduaren 21ean izan ezik.

Historiaren Etxea (Urgull) itxita dago udaberrira arte.

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Victoria Eugenia: leihatila egunero egongo da zabalik (11:30-13:30 / 17:00-20:00), salbuespen hauekin: abenduak 24 eta 31 (11:30-13:30). Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, itxita.

Antzoki Zaharra: leihatila abenduaren 20an, 22an eta urtarrilaren 3 eta 4an ohiko ordutegian egongo da zabalik (11:30-13:30); abenduaren 26, 27, 28 eta urtarrilaren 2an (11:30-13:30). Urtarrilaren 5ean, 16:30etatik aurrera zabalduko da. Urtarrilaren 7an eta 8an (Dock of The Bay) izango den ordutegia aurrerago zehaztuko da. Gainerako egunetan ez da leihatila zabalduko.

Kultur etxeak eta liburutegiak

Aiete Kultur Etxea: abenduaren 20tik urtarrilaren 8ra, asteartetik ostiralera: 10:00-14:00; larunbatetan: 10:00-14:00 (urtarrilaren 7an, arratsaldez ere: 16:30-20:00); igandetan, 10:00-14:00. Jaiegunetan (abenduak 25, urtarrilak 1 eta 6) eta astelehenetan itxita.

Casares eta Tomasene Kultur Etxeak: abenduaren 20tik urtarrilaren 8ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan (Tomasene soilik), 10:00-14:00 / 16:30-20:00; abenduaren 21ean, 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean, 10:00-14:00. Jaiegunetan, itxita.

Egia Kultur Etxea: abenduaren 20tik urtarrilaren 8ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; liburutegia zabalik egongo da arratsaldez ere abenduaren 20an eta 27an eta urtarrilaren 3an: 16:00-19:00. Jaiegunetan, itxita.

Ernest Lluch Kultur Etxea:

Ernest Lluch I: abenduaren 20tik urtarrilaren 8ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Abenduaren 21ean, 24an, 31n eta urtarrilaren 5ean: 10:00-14:00. Jaiegunetan, itxita.

Ernest Lluch II (areto nagusia, erakusketa gela...): abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30; larunbatetan, 17:00-21:00. Abenduaren 21ean, 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean eta jaiegunetan: itxita.

Haur Liburutegi Nagusia eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermin Calbeton, 25): abenduaren 20an ohiko ordutegia izango du zentroak (16:00-20:00). Abenduaren 22tik urtarrilaren 8ra, astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00. Abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Abenduaren 21ean eta jaiegunetan, itxita.

Larrotxene eta Intxaurrondo kultur etxeak: abenduaren 20tik urtarrilaren 8ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; Intxaurrondo K.E.: Abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Larrotxene K.E.: Abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Jaiegunetan, itxita.

Larratxo Liburutegia: abenduaren 20tik urtarrilaren 8ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00. Jaiegunetan, itxita.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): ohiko ordutegia mantentzen da: astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Ordutegi bereziak abenduaren 21ean, 24an eta 31n, baita urtarrilaren 5ean ere: 10:00-14:00. Jaiegunetan, itxita.

Loiola Kultur Etxea: abenduaren 20tik urtarrilaren 8ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00. Abenduaren 29an eta urtarrilaren 2an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Jaiegunetan, itxita.

Lugaritz Kultur Etxea: abenduaren 20tik urtarrilaren 8ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Jaiegunetan, itxita.

Okendo Kultur Etxea: abenduaren 20tik urtarrilaren 8ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Abenduaren 21ean, 24an,  31n eta urtarrilaren 5ean: 10:00-14:00. Jaiegunetan, itxita.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu