Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2017ko Olatu Talka: proposamenak aurkezteko epea zabalik da

Ostirala, 2016(e)ko Abendua(r)en 09-(e)an

2017ko Olatu Talka Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren ondare edo legatu izango da, eta bertan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea zabalik da, urtarrilaren 31ra arte.

Olatu Talka jaialdia lehenengoz  2010. urtean egin zen, Donostia / San Sebastián 2016 egitasmoa oraindik hautagaitza fasean zegoenean. Ordutik, Europako Kultur Hiriburutza izan dugun urte honetara arteko ibilbidea elkarrekin egin dute Olatu Talkak eta DSS2016EUk. 2017ko zortzigarren Olatu Talka Kultur Hiriburutzak utzitako ondare edo legatu izango da, eta Donostia Kulturak antolatuko du, orain arteko balio eta irizpideei eutsiz: parte hartzea, aniztasuna, sorkuntza...

Gaurtik aurrera eta 2017ko urtarrilaren 31a arte, artista, kolektibo, elkarte eta hiritarrek maiatzaren 19, 20 eta 21ean izango den zortzigarren Olatu Talka jaialdirako jarduera proposamenak bidaltzeko aukera izango dute. Proposamenak Olatu Talkaren webgunearen bidez aurkez daitezke. Proposamenetan gai desberdinak landu daitezke. Jarduera artistiko guztiez gain, gizarte gaiak, zientzia dibulgazioa, ingurumena, hirigintza, diseinua... proposamenaren natura edozein dela ere koordinazio taldeak horren egingarritasuna baloratuko du azkenean aurrera eramango diren horiek aukeratzeko.

Aurrerago beste deialdi batzuk egingo dira egitasmo konkretu edo plataforma desberdinetan eragile bezala izen emateko, hala nola, merkatuak, musika taldeen kontzertu sortak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu