Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Euskadi Fantastikoa XII: Julen Ribas" erakusketaren inaugurazioa

Asteazkena, 2016(e)ko Azaroa(r)en 02-(e)an

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Euskadi Fantastikoa XII: Julen Ribas erakusketa irekita egongo da urriak 29tik azaroak 19ra Udal Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder).

Julen Ribas Sasiain 1981-eko ekainaren 9-an jaio zen Arrasaten. Txikitatik marrazketa eta arte ederretarako dohai bereziak erakutsi zituen. Bere ikasketak ordea batxilergo zientifiko-teknikotik bideratu zituen.1999.urtean bere ibilbideak 180º tako bira eman eta Bartzelonara joan zen arte grafikak ikastera. Bertan komiki mundua ezagutu zuen. Orduraino Tintin eta Asterix eta Obelix izan zituen komiki erreferentziarik garbienak. 3 urtetan Bartzelonan egon ostean bere jaioterrira bueltatu zen freelance modura lan egitera.Ordutik ilustratzaile lanetan hari da eta zenbait komiki argitaratu ditu baita umeendako ipuinak ere. Gehienbat Euskal Herrian eta Frantzian aurkitu daitezke bere lanak. Gaur egun komikilanak eta margoa tartekatzen ditu.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu