Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Atxaga, Mainer eta García Montero Ernest Lluch-en azaroan

hitzak denboran

Ostirala, 2016(e)ko Azaroa(r)en 04-(e)an

2016 urteurren literario ugariko urtea da. "Hitzak denboran" hitzaldi zikloarekin Ernest Lluch Kultur Etxeak bost urteurren garrantzitsuei heltzen die: Txirrita (Bernardo Atxaga, azaroak 8), Baroja (José Carlos Mainer, azaroak 15), Blas de Otero (José Fernández de la Sota eta Amalia Iglesias, azaroak 22), Lorca (Luis García Montero, azaroak 29) eta Unamuno (Patxi Baztarrika eta Ibon Sarasola, abenduak 1). Ekitaldi guztiak 19:30ean hasiko dira.

Azaroaren 8an, Bernardo Atxagak Jose Manuel Lujanbio, Txirrita, bertsolariaren figura aztertuko du Txirritaren garaiak gogoan hitzaldian. 1860an Altzan jaioa, Txirrita XX. mendeko bertsolari nagusienetakoa da. 1936an hil aurretik ospe handia irabazi zuen umorez betetako bertso zorrotzekin. Bernardo Atxaga Txirritari buruzko antzezlan bat ari da idazten DSS2016EUrentzat, abenduan estreinatuko dena.

Azaroaren 15ean, José-Carlos Mainer kritiko eta literatur historialariak Sobre Pío Baroja: ¿Qué es lo barojiano? hitzaldia eskainiko du. 98ko Belaunaldiaren partaide azpimarragarria eta Espainiako nobelagintzaren berritzailea, Baroja obra zabal baten autorea da, miresle ugarikoa gaur bertan ere, hala nola Eduardo Mendoza, Javier Cercas edo Andrés Trapiello, besteren artean.

Azaroaren 22an, José Fernández de la Sota eta Amalia Iglesias poetek Blas de Otero: fieramente humano titulupean arituko dira solasean. José Ángel Ascunce izango dute moderatzaile. Solasaren ostean bi poetek irakurketa batekin itxiko dute jarduera. 1916an jaioa, Blas de Otero gerraostekoa ez ezik, XX. mendeko bigarren zatiko poeta nagusienetakoa ere bada. Bere poesiak existentzialismotik gizarte-poesiarako bidea egin zuen, bietan Ángel fieramente humano edo Pido la paz y la palabra bezelako ezinbesteko liburuak lortuz.

Azaroaren 29an, Luis García Monterok La educación literaria de Federico García Lorca hitzaldia emango du. 1936an eraila, Lorca 27ko Belaunaldiko poeta garrantzitsuena izateaz gain, XX. mendeko ahots unibertsalenetakoa da ere.

Zikloa Hezkuntza Politikarako sailburuordea den Patxi Baztarrika eta Ibon Sarasola filologo eta euskaltzainak itxiko dute Unamuno eta euskara solasaldiarekin, abenduaren 1ean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu