Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Wifia doan Donostia Kulturako bazkideentzat

Donostia Kulturako bazkideek Donostiako Udal wifi sarera (Wifi_Donostia_SS) sarbidea doan izango dute aurrerantzean. Horretarako, bazkide txartela edukitzeaz gain, webgune honetan (www.donostiakultura.eus) erregistratuta egon behar dute.

Donostia Kulturaren webgunean erregistratzerakoan sortutako pasahitza erabili beharko da wifi sarean sartzeko. Ez bazara oraindik erregistratu hemen egin dezakezu:

Erregistratu

 

Behin erregistratuta, udal wifirako sarbidea honako hau da:

1.- Wifi_Donostia_SS sarea aukeratu.

2.- Tartetxo baten ostean, nabigatzailea abiaraziko da; hurrengo pantailan "herritarra naiz" aukeratu.

3.- "Donostia Kultura" botoia sakatu.

4.- Zure erabiltzaile eta pasahitza datuak bete (webgunean erregistratzeko erabilitako berak).

Wifi sarbidea pantailak

Wifi sarea Donostiako Sustapenak kudeatzen du. Zalantza eta argibideak: 943 482 800 (astelehenetik ostegunera 9.00-18.00 eta ostiraletan 9.00-14.00) edo fomentoss@donostia.org.

Zure bazkide erabiltzaile edo pasahitzarekin arazorik baduzu Donostia Kulturarekin harremanetan jarri: dktxartela@donostia.eus.

Udal wifi sarearen estaldura mapa honetan ikus dezakezu:

Abantailak

DK txartela Harremanetarako

943 48 11 50

dktxartela@donostia.eus