Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Fotokopiak

DK-Cabecera-08-Fotocopias

Araudia eta prezioak

  • Liburutegien Sareak erabilera autonomo duten fotokopiagailuak ditu eta liburutegiko materialen kopiak soilik egin daitezke.
  • Sail historikoko dokumentuak ezin dira liburutegiaren baimenik gabefotokopiatu. Kontserbazio-arrazoiak direla eta, honako hauek ezin dira zuzenean fotokopiatu: 1950 baino lehenagoko funtsak, koadernatutako funts hemerografikoak eta liburutegiak gorde behar direla irizten dituenak.
  • Dokumentuak kopiatzeko beste baliabide batzuk (argazkia, mikrofilma...) erabili nahi badira, Liburutegi Zerbitzuko arduradunak baimendu behar du.
  • Agiriak kopiatzen diren kasu guztietan, baimenak kopien jatorria aipatzera ere derrigortzen du erabiltzailea.
  • Erabiltzaileek informazioa zuri-beltzean edo koloretan inprimatzeko eta diskete edo CD-Rometan kopiatzeko aukera dute.
  • Eskaner-zerbitzua eskaintzen duten liburutegietan eskanerra erabiltzeko liburuzainari baimena eskatu behar zaio.
  • Erabiltzaileena da Jabetza Intelektualari buruz indarrean dagoen legedia errespetatzearen ardura.

Prezioak

Erreprografia-zerbitzuen prezioak urtero onartu eta argitaratzen diren prezio publikoen arabera aplikatzen dira. 2014ean indarrean dauden prezioak hauek dira:

  • Fotokopiak DIN A-4 eta inpresioa: 0,10 €
  • Fotokopiak DIN A-4 - 25 fotokopiako txartela: 2,50 €
  • Fotokopiak DIN A-3 eta inpresioa: 0,20 €
  • Fotokopiak DIN A-4 koloretan eta inpresioa: 1,00 €
  • Fotokopiak DIN A-3 koloretan eta inpresioa: 2,00 €
  • Kopia inpresora: 0,10 €
  • CDROM/DVD: 1,50 €
  • Digitalizatutako funtsak: euskarria (digitalizatutako agirietan): 1,50 €
  • Digitalizatutako funtsak: TIFF (bereizmen handiko irudiak): 2,00 €
  • Digitalizatu gabeko funtsak (irudi solteak): irudi zuri beltzean: 0,10 €
  • Digitalizatu gabeko funtsak (irudi solteak): irudia koloretan: 1,00 €
  • Fotokopiak DIN A-4 microfilmetik: 0,10 €
  • Fotokopiak DIN A-3 microfilmetik: 0,20 €
  • Fotokopiak DIN A-2 microfilmetik: 0,25 €