Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Mailegua

DK-Cabecera-05-Prestamo

Liburutegiko kideek maileguan eraman ditzakete:

ErnestLLuch36

  • 5 dokumentu liburuen, partituren eta aldizkarien kasuan (aldizkariak kultur etxeetako liburutegietan soilik)
  • 3 dokumentu CDen, CDROMen eta DVDen kasuan
  • Bideojoko bat.
  • Liburu elektoniko bat.

Araudi osoa

 
 
  • LUZAPENAK: bi aldiz luza dezakezu epea, horretarako epearen barruan eskatu behar duzu eta aleak ez du erreserbarik eduki behar.

Luzapena eskatu

 

  • ERRESERBAK: maileguan dauden materialak liburutegian bertan, telefonoz edo Internet bidez erreserba ditzakezu.

Erreserbatu

 
 

Liburutegi Nagusia eta Aiete eta Intxaurrondo Kultur Etxeetako liburutegiek, beren instalazioetan, auto-maileguaren zerbitzua eskaintzen dutenez, irakurleek beren mailegu, itzulketa eta luzapenak egin ditzakete.

BESTE MAILEGU BATZUK

Liburu elektronikoen irakurleak

Liburutegiak memoria-txartela duten liburu elektronikoen irakurgailuak eskaintzen ditu maileguan.

Irakurgailu-modelo bakoitzak (Cybook Gen3, iLiad Irex, Papyre 6.1, Samsung E65 y Cervantes Touch Light (Elkarlibbuk)) bere izenburuak ditu.

Maileguan hartuz gero, indarrean dagoen araudia bete behar da.

Elkarte, ikastetxe eta ikertzaileentzako mailegua

Irabazi asmorik gabeko elkarte, ikastetxe eta ikertzaileei zuzendutako mailegu-zerbitzu berezia dugu. Zerbitzu honi esker, aipatu kideek 25 liburu eta beste material batzuk 30 egunez izan ditzakete.

Zerbitzu hori erabili ahal izateko, edozein liburutegitan eskura daitekeen taldekako mailegu-txartela behar da.

 

Liburutegien arteko mailegua

Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusian edo Haur Liburuaren Dokumentaziogunean eska daiteke.

Zerbitzu horren bidez jasotako lanen kontsulta, liburutegian bertan egingo da. Erabiltzaileek materiala eskaini duen liburutegiaren tarifa eta bidalketa-gastuak ordainduko dituzte.