Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Zer aurki dezakezun

burukoa zeraurkidezakezun

folleto030-infantiles

Haur liburutegiak

Informazio-orria deskargatu

Haur liburutegietan txoko ezberdinak aurkituko dituzu gustura egoteko, zure erara irakurtzen, etxekolanak egiten, filma bat ikusten edo ordenagailuan jolasten. Zerbitzu guztietan liburutegiko langileak prest izango dituzu laguntzeko.

folleto050-internet-infantil

Internet

Informazio-orria deskargatu

Liburuak, aldizkariak, filmak, CDak, CD-ROMak... pilaka, liburutegian kontsultatu edo maileguan etxera eramateko. Ordenagailuak, jolasean aritu, lanak egin eta Interneten ibiltzeko. Zerbitzu hau erabiltzeko liburutegiko txartela eta gurasoek edo tutoreek sinatutako inprimaki bat ematea behar da.

folleto070-haurtxoteka

Haurtxoteka

Informazio-orria deskargatu

Haurtxoteka 0 eta 5 urte arteko haurrei eta euren guraso edo arduradunei zuzendutako zerbitzua da. Haurtxoen harreman goiztiarrak liburuekin irakurketaren eta inguruko jakin-mina gogoa sortzen laguntzen du.


Beste hizkuntzetan idatzita dauden liburuak aurki ditzakezu, ingelesez, frantsesez, alemanez, katalanez, galizieraz, txinoz... eta Irakurketa erraza izeneko sail berezia, irakurketa, talde guztiei errazteko.

Gurasoek zeregin garrantzitsua duzue liburutegian. Seme-alabekin etortzera eta irakurle onak bilakatzeko bidean laguntzera gonbidatzen zaituztegu. Gainera, haurtzaroarekin lotuta dauden liburuak eskura duzue.