Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Zer den

Dokumentaziogunea zerden2

folleto DocguneaHaur Liburuaren Dokumentaziogunea, Euskal Herrian bakarra, Haur Liburutegi Nagusian dagoen gune espezialitatua da. Bereziki haur literaturan eta haur liburutegietan interesa dutenei zuzenduta dago: ikasle, irakasle, ikertzaile eta abar.

Bere helburu nagusia helduei haur eta gazte liburuei buruzko informaziorik zabalena eskaintzea da. Arreta berezia jartzen dugu euskal haur literaturan. Orotariko argitalpenen kontsulta ere eskaintzen dugu, liburu berri zein zaharrena.

 

 

Zer aurki daiteken

img_col_completa

Funtsa modernoa

Haur Literatura aztertzeko monografia espezializatuak:

Nazio mailako eta atzerriko aldizkari espezializatuak. Aldizkari horien gai-hustuketa egiten da.

Dokumentazio-artxiboa. Monografietan argitaratu gabeko informazioa duten txostenak.

Beste baliabideak: Irakurketa-gidak, gomendioak eta bibliografiak.


 

img_col_completa

Erreserba funtsa

XIX. mende amaieratik gaur arte Haur Literaturari buruz argitaratu diren liburuak eta aldizkako argitalpenak.

Azpimarratzekoa da jadanik agortuta dauden liburu batzuen lehen argitalpenak.

Euskarazko haur literaturaren inguruko liburu guztiak gordetzen dira.

Literatura euskaraz gain beste hizkuntzetan argitalpenak. Azpimarratzekoak dira Mariasun Landa idazlearen liburuen itzulpenak.

Asun Balzola Ilustrazioa

Asun Balzola Dohaintza

Asun Balzola (1942-2006) idazle eta irudigile zenaren jatorrizko irudiez, monografiez, gutunez eta lanbide-dokumentazioaz osatutako funtsa.

2007. urtean jasotako dohaintza.