Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Inauteriak

2017ko Inauteriak

2017ko Donostiako Inauteriak otsailaren 23tik, osteguna, otsailaren 27ra, astelehena ospatuko dira.

 2017ko Egitaraua

 

251final

437final

429final

520final

 

Kartela

INAUCARWEB

 

Egilea: Jorge Ignacio Dávila

- Arte Ederretan Lizentziatua, 1994an, EHUn.

- Arte grafikoen sektorean 23 urteko esperientzia, diseinatzaile grafiko gisa.

- Zarauzko santomasetako kartel lehiaketako irabazlea, 2009an.

- Zarauzko inauterietako kartel lehiaketako irabazlea, 2013an.

- 2013ko sanferminetarako aurkeztutako kartela hautagaien erakusketarako aukeratua.

- Donostiako Su Artifizialen kartel lehiaketako irabazlea, 2013an.

 

 Kartela: Kolorin Kolorao

Kartela itsasertzeko hiri baterako zenez, protagonistatzat arrainak erabiltzea erabaki nuen.

Kartelaren titulua haurrentzako ipuinetan dago inspiratuta, "eta hau hala ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Derioko plazan" horretan. Horregatik, arrainetako batzuk ipuinetako pertsonaiaz daude mozorrotuta, adibidez: sorgina eta printzesa, pirata eta marrazoa, bikingoa, etab.

Gainera, pailazoak ditugu, aurrez aurre elkarri begira dauden bakarrak, inauterietako jai espirituaren, pozaren eta adiskidetasunaren ikurra.

2017ko Momo Jainkosa

Aurten, Los Bebés de la Bulla konpartsa aukeratu da Momo jainkoaren edo jainkosaren figuratzat. Alabaina, kide asko dituenez, ezinezkoa da haietako bakoitzak paper hori jokatzea 2017ko inauterietan. Hori dela-eta, konpartsa gisa presentzia berezia izango badute ere inauterietako ekitaldietan, haietako lauk egingo dute Momo jainkosa satirikoarena eta bere segizioarena.

Hauek dira aukeratutakoak: Manolo García (Los Bebes de la Bullako presidentea), Carlos Andrés (presidenteordea), Carlos Espolosín (Los Bebés de la Bullaren fundatzailea) eta José Ramón "Montxo" Ruiz (taldeko beterano handia)

BEBESDELABULLA1

Inauteriak plazara!

Konstituzio Plaza, aurten, egiazko inauteria bilakatuko da. Lanpernak, Oilarrak, Lorezainak, Danborrada, Liejako sorginak... Beren ikusgarriak aurkeztuko dituzte larunbatean, kalean, 20:01etik 22:01era arte.
Parte hartzeko aukera irekia da: parte hartu eta inauteriak bizitzeko beren ikuspegia publikoaren esku utzi nahi duten talde, bikote eta pertsona guztiek parte hartzeko aukera izango dute.
Parodiak, dantzak, umore gagak, akrobaziak (10 minutu gehienez)... Denak dira ongi etorriak gune honetan!
Webgunean (formulario honetan) edo larunbatean bertan izena eman besterik ez da behar. Bigarren kasuan, taldearen izena eta ikusgarriaren izaera esan beharko zaizkio aurkezleari.
Zatoz eta izena eman ezazu!

Konpartsa eta karrozen lehiaketa

Egun horietan 26 konpartsa irtengo dira gure hiriko kaleak girotzera. Kaleak kolorez eta umorez beteko dituzte lehiaketa batean parte hartuz. Lehiaketa horretan Inauterietako Sari Nagusia eta Umorearen Sari Nagusia emango dituzte.

Inauteriak auzoetan

Inauteriak Kultur Etxeetan

Historia eta Musika

CARNAVAL 2015 132Donostiako Inauterien lehen erreferentziak 1814. urtekoak dira. Garai hartan ikasle, lagun eta eskulangile-gremio taldeak osatzen zituzten eta Etxagarai edo Sarriegi  konposatutako doinu eta hitzak jotzen zituzten.

1882. urtean Inauteriek beste bide bat hasi zuten antolakuntzan aldaketa azpimarragarriak egin ondoren. Hala ere, 1900. urtean hasi zen festa hau oroitzapen ahaztezinak uzten bere ikusgarritasunaren ondorioz. Veneziako Inauteriekin alderatzera heldu ziren. Urte horretan bertan Raimundo Sarriegik Inauterietarako bi lan idatzi zituen: "Mariscos en tierra" eta "Lamentos de un chipirón".

Festak gorabeherekin aurrera jarraitu zuen 1924. urtean jokoa debekatzea agindu zuten arte, kalean Inauteriak ospatzeko zegoen tolerantzia kendu eta festa pribatutara murriztu zen.

1978. urtean Kultur eta Turismo Ekintzetxea inauterien tradizioa berreskuratzen hasi zen. Horretarako herri-elkarteen eta denbora libreko taldeen laguntza izan zuen. Orduz geroztik Momo jainkoa da pertsonaia nagusia eta bere iritsierak poz handia pizten du txaranga eta konpartsen doinuen erritmoan dantzatzen duten milaka pertsonen artean.

Konpartsen desfilea
Festak

Hiri Erdia
Otsaila 26
Sardinaren ehorzketa
Festak

Hiri Erdia / Alderdi Eder
Otsaila 27
Inauterietako kartela
Festak

Altza
Martxoa 05