Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Feminismoak, Erbesteak, Narratibak

+ Kultura
Waste Lands; Jardunaldiak
San Telmo Museoa
2017 Mar 21 - Mar 23
/ 19:30
Libre, jarleku guztiak bete arte
Jatorrizko hizkuntzan

Programa honen ardatza Waste Lands: Lur suntsituak erakusketako artisten presentzia du eta haien lanetan jorratutako narratibak dira; azken horiek herrialde hauen ingurukoak dira: Afganistan, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Libano, Palestina, Maroko, Azerbaijan, Egipto eta Aljerian.

Artistek honako hauen eragina planteatzen dute: boterea (botere geo-ekonomikoa, politikoa eta militarra, soziala, erlijiosoa eta kulturala, postkoloniala eta patriarkala), gerrak, terrorismoa, emigrazioa eta pertsonen trafikoa, esplotazioa, kutsadura eta lurren eta bizimoduen erraustea okupazio- eta gatazka-eremuetan. Orobat jorratzen dira emakume-belaunaldien genealogiak, ibilbideak eta kultur iraganbideak joan den mendeko hirurogeiko urteetatik 2017a arte, eta auzi semantikoak, psikosozialak eta feministak mundu arabiar musulmanean, hala nola: zer egiten eta esaten dute emakumeek? zer forma kritiko eta zer alternatiba proposatzen dituzte beren herrialdeetako egoeraren aurrean?

Martxoak 21, asteartea

  • Artistekin solasaldia: Gema Martín Muñoz (España). Arabista, Mundu Arabiar eta Islamikoko irakaslea (UAM) / Tamara Abdul Hadi (Arabiar Emirerri Batuak), artista eta argazkilaria. Skype bidez arituko da. / Kinda Hassan (Líbano). Artista bisuala. Skype bidez arituko da.
  • Dokumentu digitalak: Helly Luv eta Revolution kasua, Bahia Shehab

Hizkuntza: Ingelesa eta gaztelera; aldibereko itzulpena: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.


Martxoak 22, asteazkena

  • Artistekin solasaldia: Fatna el Bouih (Maroko). Idazlea, soziologoa, ekintzaile feminista eta Une femme nommée Raschid (2001) liburuaren idazlea. / Amina Benboutcha (Maroko). Artisa bisuala.

Hizkuntza: frantsesa; aldi bereko itzulpena: euskaraz, gazteleraz, frantsesez.


Martxoak 23, osteguna

  • Artistekin solasaldia: Parastou Forouhar (Irán). Artista eta ekintzaile politikoa. / Larissa Sansour (Palestina). Artista.
  • Proiekzioa: In the Future, They Ate from the Finest Porcellain (Larissa Sansour 2015)

Hizkuntza: ingelesa eta gaztelera; aldibereko itzulpena: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez

*****

Irudia: Larisa Sanssour-en Nation State lanaren fotograma

Ikusi hemen Waste Lands erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu