Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Olatu Talka

OlatuTalkaBANNER

Olatu Talka kultur jaialdiaren programazioa herritarrek aurkeztutako proposamenek osatzen dute, eta horien garapen eta ekoizpenerako Donostia Kulturak laguntza teknikoa eskaintzen du.

Asteburu batez, hiriko kaleak, plazak eta parkeak hainbat jardueren eszenatoki bilakatu ohi dira eta, herritarrak bihurtzen dira kultur ekintzaren protagonista. Olatu Talkak, hiriko eragileen sormen grina eta lana bistaratzeko aukera eskaintzeaz gain, gai, formatu edo tamaina ezberdinetako egitasmoei edo erronkei bide ematen die.

Sortu, partekatu, parte-hartu... hiria egin.

Webgunera joan